XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zait batere gustatzen proposamena, arriskutsua delako.

Dirua ez datorkit gaizki, baina ezin naiz haren jokuan erori.

Ni ez naiz neure edo besteren sexuaz ezertarako baliatzen, une zehatz batean maitasuna adierazteko, maitasunari gorputza emateko ez bada.

Nik ez diat helduko motel, ikustea bakarrik nahikoa zaidak eta dirua hiretzat.

Bilbo inguruan gaude dagoeneko.

Kaminotik lantegi baten aurrera baztertzen da txoferra.

Hor zertxobait egin beharra dauka, baina berehala dator.

Bilbon bertan utziko nau.

Ea gogortzen zaian ni bueltatzerako.

Jaitsi eta aldegiteko aukeran pentsatzen dut, baina zerbaitek lotzen nau kabina honetako giro zepentzaren barruan.

Zalantza baten indarrak.

Zakil punta behatz artean estutu eta kertenari eragiten hasten naiz neska ezagun bat gogoratuz.

Ipurdi ederrak dauzka, baina aipagarriena bere titiak dira, txikiak, aurreratuak, jertsazpian puntak beti desafio bizian nabari zaizkionak.

Ez dakit zer frogatu nahi diodan neure buruari, baina ondo gogortu zait.

Muturra galtzetan gora dakusat.

Bost milakoa aurrean dago.

Gauza asko egin dezaket diru horrekin.

Astea konponduta daukat.

Zakila odol taupadaz artega dabil.

Bost milakoa geldi dago.

Lantegia itxita burdin izpien basamortuan.

Sustar kiskaletik heldu eta astindu batzuk eman ondoren, hazia isuri dut.

Musuzapian jaso eta neure onera nator oso segundu gutxitan.

Kamiozalea bolantera igo denean, begira gelditu zait.

Bost milakoa luzatu diot.